Udako ikastaroa

Aurreko urteetan bezala, aurten ere arraun ikastaroa eskainiko dugu, eta lehen paladak eman nahi dituzten horiei zuzendua egongo da. Ibarluze industrialdeko gure egoitzan izango da ikastaroa, dohainik, eta parte hartu ahal izango dute 11 urtetik gorako neska-mutilek. Ikastaroa goizetan izango da, 11:30ean, data hauetan: uztailaren 1, 3, 5, 8, 10 eta 12an. Ez da beharrezko egunero joatea, bakoitzak aukera ditzake hobekien datozkion egunak.

Informazio gehiagorako idatzi edo deitu iezaiguzue: 688 877 475 / ikastaroak.hernaniarrauna@gmail.com