Maialen Lujanbiok Hernaniko traineruari jarritako bertsoak 

(2015-1-24, Iparragirre Sagardotegia)

azala maialenHernani Arraun elkarteak
Izan du nahiko entzute
Lehen isilean gaur bistan
Lanean fin dihardute
Laister bandera astintzen ere
ikusiko da nik uste
Ta banderarik ez bada ere
bidean goza zazute

Entrenamentu lanari
Gogor jarririk arreta
Beti bat izan baitira
Itsasoa ta erreka
Iparragirre izenarekin
Baietz atera errenta
Sagardoak lehen ere badaki
itsasoan ibiltzen ta

Izenagatik mil esker
hori (e)re esan beharko da,
Animo neskak gozatu
Denboraldiko denbora
Bidean dena tokatuko da
itsas behera itsas gora
Denok batera arraun eginda
Boga-boga itsasora