Trainerillaren garaia da

Trainerilla, 2018ko Zumaiako estropadan.
Trainerilla, iazko Zumaiako estropadan.

Asteazkenean abiatu zen Gipuzkoako Trainerilla liga. Hernanik aurten ez du talderik izango ligan, baina estropada bat jokatuko du emakume absolutuen taldeak: Zumaiakoa.

Igande honetan bertan izango da, maiatzak 5, 17:00etan, San Telmo jaiak direla eta. Emakumeen eta gizonen saria egongo dira jokoan, eta emakumeak ariko dira lehenengo, Santelmotako VII. estropada jokatuz.

Maria eta Rita, ‘Maialen’en tostartean

Maria Alvaren eta Rita Rodriguez, asteazkenean, traineruarekin.
Maria Álvaren eta Rita RodrÍguez, asteazkenean, traineruarekin. (Argazkia: Atlantico.net)

Gipuzkoako Traineru Liga hasi zen astean bertan iritsi ziren Galiziatik Hernanira Maria Álvarez eta Rita RodrÍguez. Tirango arraunlariak dira biak ere, eta Galiziatik Euskal Herrira etortzeko prest zeuden, udako traineru denboraldia egiteko.

Jarraitu IrakurtzenMaria eta Rita, ‘Maialen’en tostartean

Orioren ostean Zumaia dator

Maialen traineruak Gipuzkoako Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion estropada jokatuko du larunbat goizean. 

Orio, Gipuzkoako Traineru Liga
‘Maialen’, joan den astean Orion jokatutako estropadan. (Argazkia; Klausser/Picasa)

Pixkanaka aurrera doa Gipuzkoako Traineru Liga. Dagoeneko zazpigarren jardunaldia jokatuko du Hernani-Iparragirre sagardotegia taldeak, datorren larunbatean, uztailak 25, 11:30ean. Estropada Zumaian izango da, eta emakumeen jardunaldiaren ostean, gizonezkoen KAE-1 Ligako estropaden txanda izango da.

Joan den asteburuan Oria ibaian lehiatu zen Maialen, eta hirugarren postuan geratu den, Zarautz-Getaria eta Donostiarren atzetik (Hemen emaitzak).

Poltsikoan dute Udaberriko Batel Liga mutil kadeteek, oker handirik ezean

Bosgarren estropada jarraian irabazi dute hernaniarrek; oraingoan, Tolosan.

Mutil kadeteak, Tolosan
Mutil kadeteen batela, Tolosako estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/Hernaniko Arraun Elkartea)

Udaberriko Batel Ligako bandera hatz puntekin ukitzen ari dira Hernaniko mutil kadeteak. Guztira sei jardunaldik osatuko dute liga, eta momentuz jokatutako bost jardunaldietan euren kategoriako irabazleak izan dira hernaniarrak. Tolosan jokatu dituzte gaur goizean bosgarren jardunaldiari zegozkien estropadak hainbat ontzik, eta mutil kadeteak lehenak izan dira 5 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Zarautz A geratu da bigarren postuan, eta San Pedro hirugarren, 17 eta 23 segundotara, hurrenez hurren. Hemen emaitzak guztiak

Datorren astean Zumaian jokatuko dute ligako azken jardunaldia, larunbatean, 12:00etan. Guztia ondo bidean, bertan jasoko dute mutil kadeteek liga irabazteagatik dagokien bandera.