Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Laburpen hitza

Pasaia

Lehenengo bandera lortuta, bigarrenaren bila irtengo da ‘Maialen’

Denboraldiko bigarren banderaren bila irtengo da Maialen trainerua asteburuan. Gipuzkoako Ligako jardunaldi ez puntuagarria izango da, Lekeition, larunbatean, 12:00etan. Sei ontzi arituko dira lehian, bi txandatan: Lea Artibai, Castreña eta Portugalete (1. txanda); Donostiarra, Deustu eta Hernani (2. txanda). Euskotren Ligako ontziak faltako dira. Asteartean eremu berean aritu zen traineru berdea, Euskadiko Txapelketan, eta bosgarren lekuan sialkatu zen, Euskotren ligako lau ontzien atzetik. Continue reading “Lehenengo bandera lortuta, bigarrenaren bila irtengo da ‘Maialen’”

Pasaian eta Lekeition arituko da ‘Maialen’

CASTROko estropada, trainerua
Trainerua, Castroko estropadan.

Joan den igandeko arantza kentzeko aukera ederra izango du Maialen traineruak, datorren asteburuan. Izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia izango du, larunbatean, 18:30ean, Pasaiako badian. Jardunaldi ez puntuagarria jokatuko dute partaideek, Euskotren ligako jardunaldiarekin bat egingo duelako. Gizonezkoen KAE-2 ligako estropaden ostean izango da.  Continue reading “Pasaian eta Lekeition arituko da ‘Maialen’”

Neska seniorrak hirugarrenak izan dira Gipuzkoako Batel Txapelketan

Neska seniorrak, podiumean. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Gipuzkoako Batel Txapelketan parte hartu dute gure ontziek, asteburuan. Larunbateko sailkatze estropaden ostean, finalen txanda izan da igandean. Neska seniorrak igo dira podiumera, hirugarren postuan. Continue reading “Neska seniorrak hirugarrenak izan dira Gipuzkoako Batel Txapelketan”

Blog at WordPress.com.

Up ↑