Lehenengo bandera lortu du ‘Maialen’ traineruak, eta gogotsu dago

Bandera Pasaia, Madalenak

Bere ibilbideko lehen bandera eskuratu zuen ‘Maialen’ traineruak, joan den larunbatean, Pasaiako uretan: Madalenetako Ikurriña. Hirugarren udara betetzen ari da taldea, eta Gipuzkoako Ligan lortu zuen lehen garaipena, Donostiarraren aurretik sartuta. Jardunaldi ez puntuagarria izan zen, Euskotrenekoak falta baitziren. Hala ere, bandera zegoen jokoan, elegante askoa gainera.

Jarraitu IrakurtzenLehenengo bandera lortu du ‘Maialen’ traineruak, eta gogotsu dago

Pasaian eta Lekeition arituko da ‘Maialen’

CASTROko estropada, trainerua
Trainerua, Castroko estropadan.

Joan den igandeko arantza kentzeko aukera ederra izango du Maialen traineruak, datorren asteburuan. Izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia izango du, larunbatean, 18:30ean, Pasaiako badian. Jardunaldi ez puntuagarria jokatuko dute partaideek, Euskotren ligako jardunaldiarekin bat egingo duelako. Gizonezkoen KAE-2 ligako estropaden ostean izango da. 

Jarraitu IrakurtzenPasaian eta Lekeition arituko da ‘Maialen’

Gipuzkoako Batel Txapelketaren txanda

Gipuzkoako Batel Ligan Hernanik ez du dominarik lortu aurtengoan. Asteburu honetan, ordea, Gipuzkoako Batel Txapelketa egongo da jokoan, Pasaian, eta klubak badu podiumen batean sartzeko esperantza.
Larunbatean 17:00etan hasiko dira sailkatze estropadak. Igandean, berriz, finalen txanda izango da, 9:30ean. Neska absolutuek finala jokatuko dute zuzenean, 4 taldek eman dutelako izena. 

Igandean abiatuko da Gipuzkoako Batel Liga

Jubenilak-zarautz
Mutil jubenilak, estropada bat bukatu berritan, iazko ligan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Gipuzkoako Batel Liga hasiko da asteburuan. Lehenengo jardunaldia Orion jokatzekoa zen, baina Oria ibaia hazita egongo dela iragarri dutenez, estropadak lekuz eta egunez aldatzea erabaki du federazioak. Horrela, igandean izango da lehia, 11:00etan, Pasaian. Maila txikienetatik helduenetara izango ditu ordezkariak Hernanik.

Gogor ari da entrenatzen traineruko kuadrilla

Trainerua, Pasaian entrenatzen
Traineruko kuadrilla, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Berriro ere entrenatzeari ekin zioten neska jubenil eta seniorrek, azaroko lehenengo astean. Denboraldi berrian Xabier Zabala dute entrenatzaile lanetan, eta haren ondoan dabil Iñigo Herrero prestatzaile fisikoa, aurreko bi denboraldietan bezala.

Jarraitu IrakurtzenGogor ari da entrenatzen traineruko kuadrilla

Sailkapeneko seigarren postuan dago ‘Maialen’

Pasaia, Maialen
Trainerua, Pasaiako estropada hasi aurretik. (Argazkia: Luis Azpeitia)

Hiru jardunaldi falta dira Gipuzkoako Traineru Liga bukatzeko, eta sailkapen nagusiko seigarren postuan dago Hernani, 33 punturekin. Getaria-Zarautz dago aurretik, 48 punturekin, eta hernaniarren atzetik daude Deustu, Hondarribia eta Colindres.

Jarraitu IrakurtzenSailkapeneko seigarren postuan dago ‘Maialen’