‘Maialen’ traineruaren Orioko estropada, azkar batean!

Oriaren Traineru Jaitsieran parte hartu zuen Maialen traineruak, joan den larunbat arratsaldean. Maila ederra eman zuen traineru berdeak, eta bosgarren lekuan geratu zen, neguko testik garrantzitsuenean, emakumezkoen 17 traineruren artean. Gainera, Hibaika txapeldunarengandik 23 segundora sartu ziren hernaniarrak, 14 minutu eta 40 segundoko denborarekin.

Traineruaren hurrengo erronka, Hondarribiako jaitsiera izango da; bien bitartean, Orioko estropadaren ikuspegi azkarra ikusi nahi? Hona hemen!

 

Oriaren jaitsiera izango da traineru berdearen neguko lehen testa

Oriaren XXI. Traineru Jaitsiera
Hernaniren trainerua, 2015eko jaitsieran. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Iazko denboraleak ez zuen estropadarik jokatzeko aukerarik eman, baina, aurten bai, hemen da Oriaren Traineru Jaitsiera. Neguko denboraldi-aurreko estropadarik garrantzitsuena da, hain zuzen ere, eta gaur, larunbata, 16:00etan izango da, Oria ibaian. Aurtengoa 23. ekitaldia izango da, eta parte hantze handia izango du, aurreko urteetan bezala. Guztira, 78 ontzi ariko dira nor baino nor. Neguko prestaketaren barnean sartu du jaitsiera Hernaniko traineruak, oraindik bere mailarik onenean ez dagoen arren, gauzak ongi egiten ari direla erakusteko gogoz dago taldea.

Jarraitu IrakurtzenOriaren jaitsiera izango da traineru berdearen neguko lehen testa

Euskotrenetik kanpo, baina egindakoaz harro

Orio, Maialen
‘Maialen’, Orioko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Euskotren ligatik kanpo geratu da Hernani, baina lanak ongi egindakoaren sentipenarekin. Izan ere, estropada bikaina egin zuen Maialenek Orion, larunbat arratsaldean, orain arteko onena. Getaria-Zarautzen denbora bera markatu zuten hernaniarrek,

Jarraitu IrakurtzenEuskotrenetik kanpo, baina egindakoaz harro