Pasaian ere mutil jubenilek lortu dute posturik onena

Mutil jubenilak-PASAIA (2016/01/24)
Mutil jubenilen A ontzia, Pasaiako estropadaren irteeran. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Bukatu berri da estropadaz betetako asteburua. Donibane Lohizuneko Urdazuri ibaian eta Pasaiako badian aritu dira nor baino nor Hernaniko  arraunlariak; Gipuzkoako Batel Ligaren barnean. Mutil jubenilen A ontziak lortu ditu emaitza onenak bi egunetan. Donibane Lohizunen bere mailako lehenak izan ziren hernaniarrak, baina, Pasaian, getariarrak aurreratu zaizkie. Edonola, honako arraunlariek osatutako batelak eman ditu asteburuko albiste onenak: Xabat Pastor, Jon Herrero, Asier Salaberria eta Andoni Saizar.

Jarraitu IrakurtzenPasaian ere mutil jubenilek lortu dute posturik onena

Mutil jubenilek lortu dute lehen garaipena

JUBENILAK-DONIBANE-LOHITZUNE-web
Mutil jubenilak, Donibane Lohizuneko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Denboraldiko lehen garaipena mutil jubenilek ekarri dute Hernanira. Hain zuzen ere, Donibane Lohizune izan da Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldiaren lekuko, eta bertan, euren mailako azkarrenak izan dira jubenilak, 8 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Ziabogako denboran laugarren postuan egon dira (4:54), baina, bigarren luzean egindako lan onari esker eskuratu dute garaipena. Gertu izan dute Getaria, 82 ehunenekorengatik geratu baita bigarren postuan.