Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Laburpen hitza

Maialen

Taldea prest dugu

Traineruko taldea
(Argazkia: Aitor Urkia)

Aurkeztu dugu aurtengo ‘Maialen’ trainerua osatuko duen taldea. Lehen aldiz, Basqueland Brewing Project garagardotegian egin dugu aurkezpen ekitaldia, familia giroan, eta tarte polita igaro dugu elkartutako guztien artean. [ekitaldiko argazki bilduma]

Jon Odriozola arduratu da ekitaldia gidatzeaz. Ainhitze Kalonje eta Maria Salvador arraunlariek hartu dute hitza, baita Xabier Zabala entrenatzaileak ere. jarraitu irakurtzen

Traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean

'Maialen' trainerua, Kontxan
‘Maialen’ trainerua, Kontxako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Haritz Rodriguez)

Aurtengo udan ere uretan izango dugu Maialen trainerua, bosgarren urtez jarraian, lehen eguneko ilusio berarekin. Denboraldia hastear dagoenez, traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean, ekainaren 8an, 19:00etan.

Basqueland Brewing Project garagardo markaren egoitzan izango da ekitaldia (Hernaniko Akarregi industrialdea, 4B). jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako Traineru Txapelketan lehiatuko gara

Trainerua Donostin

Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokoan egongo da asteazkenean, 18:00etan, Mutrikun. Han izango da Hernaniko Maialen trainerua, bere onena emateko prest. Continue reading “Gipuzkoako Traineru Txapelketan lehiatuko gara”

Blog at WordPress.com.

Up ↑