‘Bultza dezagun, ‘Maialen’, eragin!’

estropada-eremua hondarribia
Estropada eremua.

Hondarribiko Traineru Jaitsieran parte hartuko du Hernaniko Maialen traineruak, lehen aldiz. Gaur arratsaldean izango dira estropadak, 16:00etan, eta neguko prestaketaren parte izango da, traineru berdearentzat.

Klubeko entrenatzaileetako batek, Mikel Lersundik, bertso pare bat egin ditu taldea animatzeko; eta hemen behean irakur ditzakezue. Eskerrik asko, Mikel!

Hondarribiko XVII. Jaitsierako partaideak

Jarraitu Irakurtzen‘Bultza dezagun, ‘Maialen’, eragin!’

Orion eta Hondarribian izango dira trainerilla estropadak

Larunbatean 15:00etan hasiko da jardunaldia; eta igandean, 11:00etan.

image
Mutil jubenilak, joan den asteburuan Getarian jokatutako estropadetako batean. (Argazkia: Klausser)

Trainerillarekin alde batera eta bestera jarraitzen dute Hernaniko mutil jubenilek. Gipuzkoako ligaren barnean, beste bi jardunaldi jokatuko dituzte datorren asteburuan. Orion izango dute estropada larunbatean, 15:00etan. Hurrengo egunean, berriz, Hondarribiara joango dira, 11:00etan arraunean hasteko.