Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Laburpen hitza

Gipuzkoako Traineru Liga

Aste Nagusiko I. Bandera jokatuko dugu larunbatean

Hernaniko Bandera
Joan den astearteko estropadako irudia. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Berriro ere Gipuzkoako ligako jardunaldia izango da larunbatean, abuztuaren 19an, 17:00etan, Donostiako Urumea ibaian. Donostiarrak eta Hernanik elkarlanean antolatutako jardunaldia izango da, eta, ligaren barruan kokatu arren, ez da puntuagarria izango, Euskotren Ligako ontziak faltako baitira. Continue reading “Aste Nagusiko I. Bandera jokatuko dugu larunbatean”

Ligako jardunaldietako bat antolatu dugu: I. Iparragirre Saria

Hiru jardunaldi baino ez dira geratzen Gipuzkoako Traineru Liga bukatzeko, eta horietako bat Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu duena izango da: Emakumeen I. Hernaniko Bandera, I. Iparragirre Saria. Astearterako prestatu dugu estropada, abuztuaren 15a, 11:30ean, Loiolako Erriberan. Continue reading “Ligako jardunaldietako bat antolatu dugu: I. Iparragirre Saria”

Pasaian eta Lekeition arituko da ‘Maialen’

CASTROko estropada, trainerua
Trainerua, Castroko estropadan.

Joan den igandeko arantza kentzeko aukera ederra izango du Maialen traineruak, datorren asteburuan. Izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia izango du, larunbatean, 18:30ean, Pasaiako badian. Jardunaldi ez puntuagarria jokatuko dute partaideek, Euskotren ligako jardunaldiarekin bat egingo duelako. Gizonezkoen KAE-2 ligako estropaden ostean izango da.  Continue reading “Pasaian eta Lekeition arituko da ‘Maialen’”

Blog at WordPress.com.

Up ↑