Eguraldi zakarrari ederki aurre egin diote neska seniorrek

Neska seniorrak, Pasaiako estropadan.
Neska seniorrak, Pasaiako estropadan: Añarbe, Enara, Uxue, Miren eta Ainhitze. (Argazkia: Josu. Z)

Goizean goiz mugitu behar izan dute gaurkoan klubeko kideek. Izan ere, 10:00etan hasi da Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia, Pasaian. Eguraldi txukunarekin hasi dira estropadak, San Juaneko klubaren paretik Lezo aldera ibilbidea osatuz; baina, neska seniorren txanda iritsi denean, euria eta haize zakarra altxa dira.

Jarraitu IrakurtzenEguraldi zakarrari ederki aurre egin diote neska seniorrek

Pasaiara itzuliko dira batelak

Mutil kadeteak, Pasaiako estropada batean.
Mutil kadeteak, Pasaiako estropada batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gipuzkoako Batel Ligaren barnean, bosgarren jardunaldiaren txanda izango da igandean. Estropadak 10:00etan hasiko dira, Pasaian. Hernanik zortzi batelekin parte hartuko du:

  • NESKETAN: Bi haur-kadete, bi senior (horietako bat, mistoa)
  • MUTILETAN: Haur mailako 1, kadete 1, eta 2 jubenil.

Ligako lehen postuan daude mutil jubenilak

Mutil jubenilak (Pasaia)
Mutil jubenilen A ontzia, ziabogan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gipuzkoako Batel Ligan buru-belarri murgilduta dabil Hernaniko Arraun Elkartea. Momentuz, lau jardunaldi jokatu dituzte klubeko kideek, eta mutil jubenilen A batelak sailkapeneko lehen postuan jartzea lortu du, Getariarekin 65 puntutara berdinduta. Izan ere, aurkari zuzen izaten ari diren Getaria

Jarraitu IrakurtzenLigako lehen postuan daude mutil jubenilak

Pasaian ere mutil jubenilek lortu dute posturik onena

Mutil jubenilak-PASAIA (2016/01/24)
Mutil jubenilen A ontzia, Pasaiako estropadaren irteeran. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Bukatu berri da estropadaz betetako asteburua. Donibane Lohizuneko Urdazuri ibaian eta Pasaiako badian aritu dira nor baino nor Hernaniko  arraunlariak; Gipuzkoako Batel Ligaren barnean. Mutil jubenilen A ontziak lortu ditu emaitza onenak bi egunetan. Donibane Lohizunen bere mailako lehenak izan ziren hernaniarrak, baina, Pasaian, getariarrak aurreratu zaizkie. Edonola, honako arraunlariek osatutako batelak eman ditu asteburuko albiste onenak: Xabat Pastor, Jon Herrero, Asier Salaberria eta Andoni Saizar.

Jarraitu IrakurtzenPasaian ere mutil jubenilek lortu dute posturik onena

Mutil jubenilek lortu dute lehen garaipena

JUBENILAK-DONIBANE-LOHITZUNE-web
Mutil jubenilak, Donibane Lohizuneko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Denboraldiko lehen garaipena mutil jubenilek ekarri dute Hernanira. Hain zuzen ere, Donibane Lohizune izan da Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldiaren lekuko, eta bertan, euren mailako azkarrenak izan dira jubenilak, 8 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Ziabogako denboran laugarren postuan egon dira (4:54), baina, bigarren luzean egindako lan onari esker eskuratu dute garaipena. Gertu izan dute Getaria, 82 ehunenekorengatik geratu baita bigarren postuan.

Jardunaldi bikoitza izango du ligak asteburuan

Haur mailako mutilak, joan den larunbateko estropadan.
Haur mailako mutilak, joan den larunbateko estropadan. (Argazkia: Josu. Z)

Gipuzkoako Batel Ligaren barnean, bi jardunaldi egongo dira jokoan datorren asteburuan. Bigarren jardunaldiko estropadak larunbatean izango dira, 15:00etan. Donibane Lohizune izango da lehien eszenatokia, Urdazuri ibaian uretaratuko baitira batelak. Igandean, berriz, 11:30ean, Pasaian izango dira hirugarren jardunaldiko estropadak.

Jarraitu IrakurtzenJardunaldi bikoitza izango du ligak asteburuan

Batel denboraldia Pasaian hasiko da

Hamabost jardunaldik osatuko dute aurtengo liga, eta Hernanik zortzi batelekin parte hartuko du.

NEska kadeteak, Gipuzkoako Batel Txapelketa
Neska kadeteak, iazko estropada batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Pasaiak hartuko du Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia, datorren larunbatean, 16:00etan. Pasai Donibane Koxtape klubak antolatu ditu estropadak, eta 100 batel inguruk parte hartuko dute. Ohi bezala, haur mailatik hasi eta seniorretara bitarteko estropadak egongo dira jokoan, gizon zein emakumeetan; maila bakoitzari dagokion distantziarekin.

Jarraitu IrakurtzenBatel denboraldia Pasaian hasiko da

Loiola eta Pasaiaren ostean, Oriora

Neska kadeteak, Loiolan
Neska kadeteak, Loiolako estropada hasi aurretik. (Argazkia: Klausser/Picasa)

Joan den asteburuan berriro ere Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi jokatu zituzten Hernaniko arraunlariek. Aurtengo denboraldian lehen aldiz eguzkipean aritu ziren arraunean klubeko kideak, eta hemen ikus daitezke Loiolako eta Pasaiako emaitzak. Loiolan, esaterako batel bat baino gehiago oso ongi aritu ziren, eta mutil kadeteek eta neska jubenilek bigarren postuak lortu zituzten.

Datorren asteburuan, igandean izango da ligako jardunaldia. Orion izango dira estropadak, 10:00etan.