Zortzigarren postuan bukatu dugu ETE liga

Bukatu da aurtengo ETE liga, eta zortzigarren postuan sailkatu gara. Pasaian hasi genuen liga, ekainaren 15an, eta Errenterian bukatu dugu, abuztuaren 25ean. Ez da bide erraza izan, momentu hobeak eta okerragoak izan ditugu, eta lehenengo postuetatik gertu egoteko gai ere izan gara. Hobeto moldatu gara orokorrean ibaiko estropadetan, baina itsasoan ere arraunean badakigula erakutsi dugu. Azken estropadetan oso lan txukuna egin dugu gainera, bosgarren eta seigarren postuetan sailkatuz. [Estropadetako emaitzak]

Edonola, denboraldia oraindik ez da bukatu, eta gogotsu gaude ostegun arratsaldean Kontxako sailkatze estropadan parte hartzeko. Aupa Hernani! Aupa ‘Maialen’!

Pasaian hasiko dugu ETE liga

Traineru denboraldia hastear da eta bideo bat egin dugu gure zaleak giroan sartzeko. ETE ligako webgunean ikus dezakezue ligako estropaden egutegia, eta emaitzak ere hor jarriko dituzte. Gure webgunean ere baduzue denboraldiko estropaden egutegia, eta emaitzekin osatzen joango gara.
Lehenengo estropadak Pasaian izango ditugu, asteburu honetan bertan. Estropadaren batean elkar ikustea espero dugu. Aupa Hernani! Aupa ‘Maialen’!

Taldea prest dugu

Taldekideak
Traineruko taldea
(Argazkia: Aitor Urkia)

Aurkeztu dugu aurtengo ‘Maialen’ trainerua osatuko duen taldea. Lehen aldiz, Basqueland Brewing Project garagardotegian egin dugu aurkezpen ekitaldia, familia giroan, eta tarte polita igaro dugu elkartutako guztien artean. [ekitaldiko argazki bilduma]

Jon Odriozola arduratu da ekitaldia gidatzeaz. Ainhitze Kalonje eta Maria Salvador arraunlariek hartu dute hitza, baita Xabier Zabala entrenatzaileak ere.

Jarraitu IrakurtzenTaldea prest dugu

Traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean

'Maialen' trainerua, Kontxan
‘Maialen’ trainerua, Kontxako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Haritz Rodriguez)

Aurtengo udan ere uretan izango dugu Maialen trainerua, bosgarren urtez jarraian, lehen eguneko ilusio berarekin. Denboraldia hastear dagoenez, traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean, ekainaren 8an, 19:00etan.

Basqueland Brewing Project garagardo markaren egoitzan izango da ekitaldia (Hernaniko Akarregi industrialdea, 4B).

Jarraitu IrakurtzenTraineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean

Asteburu baliagarria izan da neska absolutuentzat

Hernaniko llauta, lehian
Hernaniko llauta, lehia bizian. (Argazkia: Espainiako Arraun Federazioa)

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu dugu asteburuan, neska absolutuen taldearekin, Benidormen. Final nagusitik kanpo geratu ginen, eta B finalean bigarrenak izan ginen, Valentziako unibertsitatearen atzetik eta Badalonaren aurretik.

Final nagusira sartzerik lortu ez genuen arren, asteburuaren irakurketa baikorra egiten dugu, oso baliagarria izan baita.

Jarraitu IrakurtzenAsteburu baliagarria izan da neska absolutuentzat

Trainerillaren garaia da

Trainerilla, 2018ko Zumaiako estropadan.
Trainerilla, iazko Zumaiako estropadan.

Asteazkenean abiatu zen Gipuzkoako Trainerilla liga. Hernanik aurten ez du talderik izango ligan, baina estropada bat jokatuko du emakume absolutuen taldeak: Zumaiakoa.

Igande honetan bertan izango da, maiatzak 5, 17:00etan, San Telmo jaiak direla eta. Emakumeen eta gizonen saria egongo dira jokoan, eta emakumeak ariko dira lehenengo, Santelmotako VII. estropada jokatuz.