Donibane Lohitzunen izango dira estropadak


Jubenilen batela, Zumaian (Baleike.eus)

Gipuzkoako Batel Ligak jauzi egingo du Lapurdira. Hango Ur Joko klubak antolatu baitu ligako laugarren jardunaldia, Donibane Lohitzunen, gaur, 15:00etan. Hernaniko ontziek ez dute hutsik egingo! 

Joan den astean, Zumaian eta Loiolan izan ziren jardunaldiak (behean emaitzak).Loiolako eremua eta gainontzeko kontuak prestatzen lagundu zutenei eskerrak eaman nahi dizkiegu, noski; talde lanari esker,dena behar bezala ateratzea lortu baikenuen. Mila esker eta hurrengora arte!

Jarraitu IrakurtzenDonibane Lohitzunen izango dira estropadak

Xabier Zabala izango da traineruko entrenatzailea

“Etxera itzultzea bezala” izan dela dio arduradun berriak, eta lanerako gogoz eta ilusioarekin dago.

xabier zabala
Xabier Zabala, klubaren elorrabiko egoitzan. (Argazkia: Estitxu Zabala/HAE)

Hernaniko Arraun Elkartea ezin hobeto ezagutzen du Xabier Zabalak (Loiola, 1974), bertako kidea baita 2006tik. Emakumeen traineruarekin pauso bat aurrera eman nahi du klubak, eta erabaki du Zabala jartzea entrenatzaile postuan, 2016-2017 denboraldirako.

Jarraitu IrakurtzenXabier Zabala izango da traineruko entrenatzailea