Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Laburpen hitza

2016 denboraldia

Urte berri on!

Hernaniko Arraun Elkarteak urte berri on bat opa nahi dizue guztiei. Eskerrik beroena gure jarraitzaile, bazkide, babesle, laguntzaile, senitarteko eta klubaren parte sentitzen zareten guztiei. Albiste onekin bete nahi dugu 2017a! Aupa Hernani!

Diametro 200 Jaian egon da ‘Maialen’

(Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)
Maialen traineruko kideak, bertsolariekin. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Diametro 200 Jaia izan zen atzo, Hernaniko Orona Ideo eraikinean. Hain zuzen, bertako taberna-jatetxearen izena da Diametro 200, eta Hernaniko traineruaren babesle nagusietako bat da. Hala, bertan egon zen trainerua ikusgai, eta klubeko kideek ere ez zuten hutsik egin. Continue reading “Diametro 200 Jaian egon da ‘Maialen’”

Bukatu da ‘Maialen’en 2016ko denboraldia

Taldekideak, Batis Larburu delegatuarekin batera, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu ostean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Bukatu da Hernaniko Maialen traineruaren denboraldia. Gipuzkoako Traineru Ligan seigarren, Gipuzkoako Txapelketan seigarren eta Kontxako Banderan zortzigarren.

Eskerrik asko hau posible egin dezuen guztiei: zuzendaritzako kide, arraunlari, entrenatzaile, laguntzaile, babesle eta jarraitzaileei! Aupa Hernani! Datorren urtean, gehiago eta hobeto!  Continue reading “Bukatu da ‘Maialen’en 2016ko denboraldia”

Blog at WordPress.com.

Up ↑