Diametro 200 Jaian egon da ‘Maialen’

(Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)
Maialen traineruko kideak, bertsolariekin. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Diametro 200 Jaia izan zen atzo, Hernaniko Orona Ideo eraikinean. Hain zuzen, bertako taberna-jatetxearen izena da Diametro 200, eta Hernaniko traineruaren babesle nagusietako bat da. Hala, bertan egon zen trainerua ikusgai, eta klubeko kideek ere ez zuten hutsik egin.

Jarraitu IrakurtzenDiametro 200 Jaian egon da ‘Maialen’

Bukatu da ‘Maialen’en 2016ko denboraldia

Taldekideak, Batis Larburu delegatuarekin batera, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu ostean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Bukatu da Hernaniko Maialen traineruaren denboraldia. Gipuzkoako Traineru Ligan seigarren, Gipuzkoako Txapelketan seigarren eta Kontxako Banderan zortzigarren.

Eskerrik asko hau posible egin dezuen guztiei: zuzendaritzako kide, arraunlari, entrenatzaile, laguntzaile, babesle eta jarraitzaileei! Aupa Hernani! Datorren urtean, gehiago eta hobeto! 

Jarraitu IrakurtzenBukatu da ‘Maialen’en 2016ko denboraldia

Igandean bukatuko da traineru denboraldia

bermeo-argazkiak
Deusturekin aritu zen estropada guztian borrokan Hernani, joan den igandean. (Argazkia: Bermeo argazkiak)

Denboraldiari bukaera polita emateko aukera izan du Hernaniko traineruak, Kontxako Banderarako sailkatuta. Joan den igandean zazpigarren lekuan geratu zen Maialen, hala, datorren igandean (11:00) Kontsolazio txandan arituko da, Cabo, Deustu eta Arraun Lagunakekin batera.

Jarraitu IrakurtzenIgandean bukatuko da traineru denboraldia

Errenterian agurtuko da traineru liga

Ligan Errenterian jokatutako aurreko estropadako irudia.
Errenterian jokatutako ligako aurreko estropadako irudia. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Gipuzkoako Traineru Liga datorren asteburuan bukatuko da. Errenterian jokatutako dute ligako hamalaugarren eta azken jardunaldia, larunbatean, 13:30ean. Ligan jardun diren bederatzi taldeek parte hartuko dute, erlojupean, bi txandatan banatuta;

Jarraitu IrakurtzenErrenterian agurtuko da traineru liga

Colindresera bidaiatuko du ‘Maialen’ek

'Maialen', entrenamendu saio batean.
‘Maialen’, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gipuzkoako Traineru Liga bukatzear da, bi jardunaldi baino ez baitira geratzen, bata Colindresen (Kantabria), eta bestea, Errenterian. Hain zuzen, abuztuaren 20an Colindresera bidaia egingo du Hernaniko Arraun Elkarteak, bertan jokatuko baita ligako 13. jardunaldia, 18:30ean.

Jarraitu IrakurtzenColindresera bidaiatuko du ‘Maialen’ek

Sailkapeneko seigarren postuan dago ‘Maialen’

Pasaia, Maialen
Trainerua, Pasaiako estropada hasi aurretik. (Argazkia: Luis Azpeitia)

Hiru jardunaldi falta dira Gipuzkoako Traineru Liga bukatzeko, eta sailkapen nagusiko seigarren postuan dago Hernani, 33 punturekin. Getaria-Zarautz dago aurretik, 48 punturekin, eta hernaniarren atzetik daude Deustu, Hondarribia eta Colindres.

Jarraitu IrakurtzenSailkapeneko seigarren postuan dago ‘Maialen’