Zatoz Kontxara!


Kontxako Banderan parte hartzeko sailkatzea lortu du Hernaniko Arraun Elkarteak, bigarren urtez jarraian. Denboraldiko egunik garrantzitsuenetakoak dira hauek gure traineruko kideentzat, eta zaleen babesa eskertuko genuke, nola ez. Datozen bi igandeetan, 11:00etan hasiko dira estropadak, eta gurekin nahi zaituztegu, Donostiako kaleak berdez jantziz. Aupa Hernani!

Aste Nagusiko I. Bandera jokatuko dugu larunbatean

Hernaniko Bandera
Joan den astearteko estropadako irudia. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Berriro ere Gipuzkoako ligako jardunaldia izango da larunbatean, abuztuaren 19an, 17:00etan, Donostiako Urumea ibaian. Donostiarrak eta Hernanik elkarlanean antolatutako jardunaldia izango da, eta, ligaren barruan kokatu arren, ez da puntuagarria izango, Euskotren Ligako ontziak faltako baitira.

Jarraitu IrakurtzenAste Nagusiko I. Bandera jokatuko dugu larunbatean

Ligako jardunaldietako bat antolatu dugu: I. Iparragirre Saria

Hiru jardunaldi baino ez dira geratzen Gipuzkoako Traineru Liga bukatzeko, eta horietako bat Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu duena izango da: Emakumeen I. Hernaniko Bandera, I. Iparragirre Saria. Astearterako prestatu dugu estropada, abuztuaren 15a, 11:30ean, Loiolako Erriberan.

Jarraitu IrakurtzenLigako jardunaldietako bat antolatu dugu: I. Iparragirre Saria

Loiolako jaietako bandera lortu dute neska jubenilek

Bandera Loiolan, batelak
Neska jubenilak, jaietako banderarekin. (Argazkia: Xabier Zabala)

Loiolako jaietan batel estropadak antolatzen ditu Loiolatarra kirol elkarteak, urtero. Haur, kadete eta jubenil mailetako neska-mutilek parte hartzen dute, eta Hernanik bandera bat eskuratu du aurtengoan, neska jubenilen eskutik.

Jarraitu IrakurtzenLoiolako jaietako bandera lortu dute neska jubenilek

Traineruko kideak, dena emateko prest!

Traineruko kideak, Tilosetan egindako aurkezpenean. (Argazkia: Anabel Zabala)

Hernaniko Arraun Elkarteak 2017ko traineru denboraldiari ekingo dio, datorren asteburuan. Hain zuzen, Deustun izango du Gipuzkoako Traineru Ligako lehen estropada, larunbat eguerdian. Horretaz gain, Euskotren Ligarako sailkatzen saiatuko da, eta Gipuzkoako Traineru Txapelketan eta Kontxako Banderan lehiatzeko gogoz dago, Xabier Zabala entrenatzailearen gidaritzapean.

Jarraitu IrakurtzenTraineruko kideak, dena emateko prest!