Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaio formularioaren bidez emandako datu pertsonalak jasoko direla Hernaniko Arraun Elkartearen datu-basean. Hala, erabiliko dira jasotako eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Era berean, albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa izango dira. Kontrakoa ez baduzu adierazten, zure datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Hernaniko Arraun Elkarteak interesdunekin duen harremanaren jarraipena egiteko.

Beti ere, isilpeko moduan erabiliko dira datuok, pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa daukagu; hala, eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzen ditugu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea.

Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena edonoiz ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, Hernaniko Arraun Elkartearekin harremanetan jarri beharko zara: Ibarluze industrialdea, arraun pabilioia, 20120 Hernani / hernani.arrauna@gmail.com