Hernaniko Arraun Elkartea tostako arrauna lantzen duen kluba da. 1965ean eman zituen lehen pausoak elkarteak, mutil gazte batzuk Urumea ibaian trainerilla batekin entrenatzen hasi zirenean. Gizonezkoen trainerua 1971n lehiatu zen lehenengoz, eta ondoren, gora-beherak izan ditu. Filosofia aldaketa egin zuen elkarteak 2008an, eta harrobia lantzeari ekin zion, arraunlari gaztetxoekin.

Gaur egun, neska-mutil ugari dabiltza klubean arraunean, batel zein trainerilletan. Gainera, emakumeen trainerua uretaratu zuen lehen aldiz 2015ean; baina, egun ez dauka gizonen trainerurik.

Wikipedia: Hernaniko Arraun Elkartea