azala bogaLokal berria inauguratu zuen elkarteak, 2015eko ekainaren 10ean. Hona hemen Añarbe eta Ainhitze Kalonje ahizpek eta Estitxu Zabalak ekitaldirako sortutako abestiaren hitzak.

BOGA BOGA, Urumean gora behera
BOGA BOGA, sortuz gogor ubera
BOGA BOGA, Urumean gora behera
BOGA BOGA, laster goaz bandera, astintzera!

Heldu gera, eskusoinuarekin
Hernanira, eta denak begira
gazte, heldu eta zahar elkarrekin
ongi etorri, gure lokal berrira

BOGA BOGA…

Mixeritik palaziora aldaketa
hau zirrara, hau jendearen poza
ze lekua, ze leiho, ze banaketa
ze aldagela, ta halare dutxa hotza

BOGA BOGA…

Hor ditugu, fosoa ta bulegoa
ta eztaukagu, ez ur ez idazkari
direktiba, hor dezue hordagoa
goian sauna, behian jakuzzia jarri

BOGA BOGA…

Prentsarako, baditugu lagun aski,
webgunea, Facebook ta Twitterren Patxi
jarraitzaile, atsegin dut ta argazki
zabaldu bai, baina medaila gutxi

BOGA BOGA…

Goian bada, ate bat beti itxita
soziedade bat dala det entzunda
AHTan obrak kanpoan utzita
goazen gora, egitera burrunda

BOGA BOGA…