azala bertsoLokal berria inauguratu zuen elkarteak, 2015eko ekainaren 10ean. Hona hemen Andoni Mujikak bertan botatako bertsoak:
  1. Eraikin Zaharra nola
    trenak kendu zigun
    berria heldu zaigu
    kresalaren lagun
    olatuen artean
    horrenbeste arraun
    lagun artean berdin
    jarraitu dezagun
    jada etorkizuna
    ez daukagu urrun
    ea ba itsasoa
    gure alde dugun
  2. Arraunean gabiltza
    askoren eredu
    eraikin berria’re
    gustokoa degu
    bertan saiatu asmoz
    uda eta negu
    tituloen atzetik
    baigabiltz beti gu
    kadeteen batela,
    neskaren traineru
    denon artean zerbait
    lortu dezakegu!