Taldea prest dugu

Traineruko taldea
(Argazkia: Aitor Urkia)

Aurkeztu dugu aurtengo ‘Maialen’ trainerua osatuko duen taldea. Lehen aldiz, Basqueland Brewing Project garagardotegian egin dugu aurkezpen ekitaldia, familia giroan, eta tarte polita igaro dugu elkartutako guztien artean. [ekitaldiko argazki bilduma]

Jon Odriozola arduratu da ekitaldia gidatzeaz. Ainhitze Kalonje eta Maria Salvador arraunlariek hartu dute hitza, baita Xabier Zabala entrenatzaileak ere.

Denboraldia hasteko ilusioa azpimarratu dute hiruek ere, eta talde lanaren garrantzia. Garazi Usabiaga taldekideak agurra ere dantzatu du bere taldekideei begira, abilezia handiz.

Liga hasiera, ekainaren 15ean

Ekainaren 15ean eta 16an izango ditugu ETE ligako lehen estropadak (estropaden egutegia). Gure onena ematera goaz! Aupa ‘Maialen’!

Eskerrik asko bihotzez hau guztia posible egiten duzuenei, eta eskerrik asko aurkezpenean egondako guztiei.