Asteburu baliagarria izan da neska absolutuentzat

Hernaniko llauta, lehian
Hernaniko llauta, lehia bizian. (Argazkia: Espainiako Arraun Federazioa)

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu dugu asteburuan, neska absolutuen taldearekin, Benidormen. Final nagusitik kanpo geratu ginen, eta B finalean bigarrenak izan ginen, Valentziako unibertsitatearen atzetik eta Badalonaren aurretik.

Final nagusira sartzerik lortu ez genuen arren, asteburuaren irakurketa baikorra egiten dugu, oso baliagarria izan baita. Taldeak ahal zuen guztia eman zuen lehian, eta taldekideak gehiago batu dira uretan zein uretatik kanpo. Gainera, finaleko laugarrenak baino denbora hobea egin zuten hernaniarrek, B finalean.

Emaitzak