Espainiako Llaut Txapelketan parte hartuko dugu

Neska absolutuak
Espainiako Llaut Txapelketara joango diren taldekide batzuk. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartuko dute Hernaniko neska absolutuek, asteburuan. Benidormen izango da txapelketa: sailkatze estropaden txanda izango da larunbatean; eta, igandean, final erdiak, eta ondoren, A eta B finalak egongo dira jokoan. Neska absolutuetan bederatzi ontzik eman dute izena (partaideen zerrenda).

Gogor entrenatu ostean,  ilusioarekin eta dena emateko prest joango da taldea, Xabier Zabala entrenatzailearen gidaritzapean.

Duela bi urte ere, 2017an, parte hartu zuten klubeko neska absolutuek txapelketan, eta hirugarren postua lortu zuten.