Estropadetarako ‘photofinisha’ izango du zubi berriak

photofinish
Uholdeek eraman zuten Ibarluzeko zubi esekia, 2011ko azaroan, eta ordutik zubirik gabe moldatu gara Hernaniko Arraun Elkarteko kideak, horrek egunerokoan sortu dizkigun arazoekin. Oraingoan, pozez zoratzen gabiltza, albiste oso onak eman baitizkigu Hernaniko Udalak: zubi berria eraikitzen ari direla eta, lanak aprobetxatuz, estropadetarako egokituko dute gunea. Horrela, photofinisha izango du zubiak, maiz estropada parekatuak bizi izan baititugu, eta zubiaren klubeko aldean, ikusleentzako eta epaileentzako harmailak eta aterpea ere jarriko dituzte, ahalik eta erosoen jarraitu ditzaten estropadak guztiek ere. Gauzak hala, gehiago izango dira, noski, klubak antolatuko dituen estropadak.

Kontuan izan gaur abenduaren 28a dela, eta albiste hau txantxa gisa argitaratu dugula.