Kontsolazio txandako bigarrenak izan dira neska absolutuak

Neska absolutuak, entrenatzailearekin eta klubeko beste bi lagunekin batera.

Euskadiko Batel Txapelketan izan gara asteburuan, Legution.

Bost talderekin aritu gara: neska infantilak, kadeteak eta absolutuak; eta mutil kadeteak eta jubenilak. Denei ez zitzaizkien lanak nahi bezain ongi atera larunbateko sailkatze estropadetan; besteak beste, neska infantilek arazoak izan zituzten irteeran, eta ez zuten estatxa heldu.

Asteburuko albiste ona neska absulutuek eman dute; izan ere, larunbatean zortzigarren postuan lortu zuten sartzea, igandeko kontsolazio txandarako sailkatuz; eta, igandean, behetik gorako estropada eginez, larunbateko lana hobetu eta bi ontzi utzi zituzten atzetik. Horrela, Kontsolazio txandako bigarrenak izan ziren, San Juanen atzetik, eta Hondarribia eta Ondarroaren aurretik. Hauek osatu zuten Hernaniko batela: Intza Larburu (patroia), Ainhitze Kalonje, Nerea Irastorza, Enara Villena eta Jone Pastor.

Denborak: Larunbateko sailkapena eta igandeko sailkapena.