Estropada jokatuko dugu Donostian

Uda aurrera doa pixkanaka eta ETE liga bukatzen ari da. Asteburu honetarako ez dago ligako estropadarik aurreikusita, baina estropada bat antolatu dute Donostiako Aste Nagusiaren barnean, eta bertara gonbidatu gaituzte ligako traineruak.

Guztira zortzi ontzik hartuko dute parte, eta tartean izango da ‘Maialen’. Urumean jokatuko dugu lehia, larunbatean, 17:30ean, eta Hernaniko zaleei deia egiten diegu estropada ikustera joan daitezen, berdez jantzita. [estropadaren txostena]