bazkide txartela 2018Hernaniko Arraun Elkartearen bazkide egin nahi baduzu, nahikoa duzu ondoko formularioa betetzea, eta 20 euroko ordainketa egitea (10 euro, adin txikikoen kasuan). Behin eskaria eginda, klubak bazkide txartela bidaliko dizu, ahalik eta azkarren.

Aurten zapi berde bana oparituko diegu gure bazkideei, estropadetara joateko jantzi dezaten!

ABANTAILAK: 

Ordainketa egiteko bi aukera dituzu:

  • HERNANIKO ARRAUN ELKARTEAren kontu korronte batean dirua sarrera egitea, zure izena adieraziz:
    – RURAL KUTXA; 3008 0170 11 1458615125 N
    – SABADELL; 0081 4240 93 0001120915
  • Zure kontu korrontearen zenbakia ematea, klubak kobraketa egin dezan.

HERNANIKO ARRAUN ELKARTEA. Bazkide-laguntzaile egiteko formularioa:

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa eta bere arautegiaren arabera, Hernaniko Arraun Elkarteak erabiltzaileei jakinarazi nahi die webgune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak elkartearen datu-basean gordeko dituela: erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Zure esku dago sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak erabiltzea. Horretarako, elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Ibarluze poligonoa; 20120, Hernani (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honetara idatziz: hernani.arrauna@gmail.com.

Hernaniko Arraun Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.