Traineruaren aurkezpena egingo dute larunbatean

Emakumeen ontzia izango du lehen aldiz klubak, Iparragirre sagardotegiaren babesletzarekin; xehetasun guztien berri emango dute agerraldian.

Iparragirre sagardotegian egon ziren traineruko arraunlariak. (Argazkia: Hernaniko Arraun Elkartea)
Iparragirre sagardotegian egon ziren traineruko arraunlariak, sagardotegia eta bertako arduradunak ezagutzen.

Hernaniko Arraun Elkarteak badu erronka berri bat 2015eko denboraldirako: emakumeen trainerua. Hernani Iparragirre Sagardotegia izango da trainerua, sagardotegi horixe izango baita babesle nagusia. Taldea dagoeneko entrenatzen ari da, ahalik eta sasoirik onenean iristeko lehien garaira; datorren asteburuan, ordea, tarte bat hartuko du, aurkezpen ekitaldirako. Iparragirre sagardotegian egingo dute traineruaren aurkezpena, 12:00etan. Bertan izango dira arraunlariak, klubeko arduradunak eta sagardotegiko kideak, besteren artean.

 

Emakumeen trainerua izango du Hernanik

Trainerua, lehen entrenamendua
Hernaniko traineruaren lehen entrenamendu saioa, Pasaian. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Hernaniko Arraun Elkartea­ren trainerua itsasoan ibiliko da berriro ere, baina oraingoan, emakumeekin. Klubaren so­to­an egon da jasota Amilibiak egindako trainerua, zazpi urtez, eta argia ikusiko du berriro, datorren denboraldian.

Dagoeneko hasi ditu entrenamendu saioak taldeak, denboraldi berria prestatzeko. Aurreko larunbatean egin zuen aurreneko saioa Juanjo Etxartek zuzendutako kuadrillak, Pasaiako uretan.

Harrobiko hamahiru arraunlari arituko dira traineruan, Tolosako Arraun Klubeko beste zortzi arraunlarirekin batera. Taldea behar bezala osatzeko, tolosarren laguntza eskatu baitu klubak.

Trainerua ateratzea pauso garrantzitsu bat da arra­un elkartearentzat. Klubak 2007an uretaratu zuen trainerua azkenekoz, gizonezkoekin. Hurrengo urtean, aldaketa sakonak egin zituzten klubean, eta helduena alde batera utzita, gaztetxoen mailak bultzatzeari ekin zioten.

Hernaniko kronikak albistearen berri eman zuen.