Bilatu

Hartu txanpa!

Atala

Trainerua

Traineruaren inguruko albisteak

2017ko Hernani Kirol Saria jaso dugu

Hernani Kirol Saria 2017
(Argazkia: Manuel Suero)

2017ko Hernani Kirol Sariak banatu zituzten larunbat arratsaldean, Axeri bila lasterketaren ondoren. Maialen traineruko kideak saritzea erabaki zuten herritarrek, emakumeen mailan, beste bi sarituak Ibai Alba eta Juan Rodriguez izan ziren. Zorionak guztiei.

Continue reading “2017ko Hernani Kirol Saria jaso dugu”

Zatoz Kontxara!

Kontxako Banderan parte hartzeko sailkatzea lortu du Hernaniko Arraun Elkarteak, bigarren urtez jarraian. Denboraldiko egunik garrantzitsuenetakoak dira hauek gure traineruko kideentzat, eta zaleen babesa eskertuko genuke, nola ez. Datozen bi igandeetan, 11:00etan hasiko dira estropadak, eta gurekin nahi zaituztegu, Donostiako kaleak berdez jantziz. Aupa Hernani!

Ligako jardunaldietako bat antolatu dugu: I. Iparragirre Saria

Hiru jardunaldi baino ez dira geratzen Gipuzkoako Traineru Liga bukatzeko, eta horietako bat Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu duena izango da: Emakumeen I. Hernaniko Bandera, I. Iparragirre Saria. Astearterako prestatu dugu estropada, abuztuaren 15a, 11:30ean, Loiolako Erriberan. Continue reading “Ligako jardunaldietako bat antolatu dugu: I. Iparragirre Saria”

Blog at WordPress.com.

Up ↑