Elorrabiko zubia giro ederrean inauguratu dugu

Elorrabiko zubiaren inaugurazio ofiziala egin dugu. Elkarlanean aritu gara Hernaniko Arraun Elkartea, Osiñaga Auzo Elkartea eta Hernaniko Udala, eta eguzkipean guztia primeran atera da. Zazpi urteren ostean, berriro ere zubi bat dugu klubaren aurrean, herriarekin lotura garrantzitsua lortuz, eta oso pozik gaude klubeko kide guztiak.

‘Maialen’ uretaratu dugu

‘Maialen’ trainerua uretaratu dugu ekitaldian.

Jarraitu IrakurtzenElorrabiko zubia giro ederrean inauguratu dugu

Elorrabiko zubiaren inaugurazioan parte hartuko dugu

Elorrabiko zubiaren inaugurazio alternatiboa egin genuen klubeko lagunek, martxoa bukaeran.

Elorrabiko zubiaren inaugurazioa izango da larunbatean, 11:00etan, udalaren partaidetzarekin, Osiñagako jaien barnean. Hernaniko Arraun Elkarteak ere parte hartuko du ospakizunean, oso elementu garrantzitsua baita zubia klubarentzat.

Jarraitu IrakurtzenElorrabiko zubiaren inaugurazioan parte hartuko dugu

Estropadetarako ‘photofinisha’ izango du zubi berriak

photofinish
Uholdeek eraman zuten Ibarluzeko zubi esekia, 2011ko azaroan, eta ordutik zubirik gabe moldatu gara Hernaniko Arraun Elkarteko kideak, horrek egunerokoan sortu dizkigun arazoekin. Oraingoan, pozez zoratzen gabiltza, albiste oso onak eman baitizkigu Hernaniko Udalak: zubi berria eraikitzen ari direla eta, lanak aprobetxatuz, estropadetarako egokituko dute gunea.

Jarraitu IrakurtzenEstropadetarako ‘photofinisha’ izango du zubi berriak

Denboraldi berria hastear da!

Hamaika urte edo gehiago baldin badituzu, eta arraunean hasi nahi baduzu, ez galdu aukera, eta etor zaitez Hernanira! Laster ekingo diogu denboraldi berriari, eta, horretarako, lehen hitzordua egingo dugu irailaren 19an, 16:00etan, klubaren egoitzan bertan, Ibarluze poligonoan. Entrenatzaileak aurkeztuko ditugu, eta denboraldiaren nondik norakoen berri emango dugu. Anima zaitez!

Duela 40 urteko arraunlariak elkartu dira

Hernani beteranoak
Ibarluzeko egoitzan bat egin dute arraunlari ohiek. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Mende erdia baino gehiagoko historia du Hernaniko Arraun Elkarteak. Lagun asko igaro dira klubetik urte horietan guztietan eta horietako batzuk bat egin dute Ibarluzeko egoitzan. Hain zuzen, elkartu dira duela 40 urteko  taldekideak, eta euren arraunlari garaiak oroitu dituzte.

Jarraitu IrakurtzenDuela 40 urteko arraunlariak elkartu dira