Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Atala

Llauta

Asteburu baliagarria izan da neska absolutuentzat

Hernaniko llauta, lehian
Hernaniko llauta, lehia bizian. (Argazkia: Espainiako Arraun Federazioa)

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu dugu asteburuan, neska absolutuen taldearekin, Benidormen. Final nagusitik kanpo geratu ginen, eta B finalean bigarrenak izan ginen, Valentziako unibertsitatearen atzetik eta Badalonaren aurretik.

Final nagusira sartzerik lortu ez genuen arren, asteburuaren irakurketa baikorra egiten dugu, oso baliagarria izan baita. jarraitu irakurtzen

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartuko dugu

Neska absolutuak
Espainiako Llaut Txapelketara joango diren taldekide batzuk. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartuko dute Hernaniko neska absolutuek, asteburuan. Benidormen izango da txapelketa: sailkatze estropaden txanda izango da larunbatean; jarraitu irakurtzen

Hirugarren postua, Espainiako Llaut Txapelketan

Taldekideak, Tarragonan, txapelketa bukatu berritan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Harro egoteko moduko asteburua egin dute traineruko neskek. Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu eta hirugarren postua lortu dute, Tarragonan. Larunbatean sailkatze jardunaldiko denborarik onena egin zuten, final erdietarako zuzenean sailkatuz; igandean, finalerako txartela lortu, eta brontzezko domina lortu dute azkenean. Aupa Hernani!  Continue reading “Hirugarren postua, Espainiako Llaut Txapelketan”

Blog at WordPress.com.

Up ↑