Asteburu baliagarria izan da neska absolutuentzat

Hernaniko llauta, lehian
Hernaniko llauta, lehia bizian. (Argazkia: Espainiako Arraun Federazioa)

Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu dugu asteburuan, neska absolutuen taldearekin, Benidormen. Final nagusitik kanpo geratu ginen, eta B finalean bigarrenak izan ginen, Valentziako unibertsitatearen atzetik eta Badalonaren aurretik.

Final nagusira sartzerik lortu ez genuen arren, asteburuaren irakurketa baikorra egiten dugu, oso baliagarria izan baita.

Jarraitu IrakurtzenAsteburu baliagarria izan da neska absolutuentzat

Hirugarren postua, Espainiako Llaut Txapelketan

Taldekideak, Tarragonan, txapelketa bukatu berritan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Harro egoteko moduko asteburua egin dute traineruko neskek. Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu eta hirugarren postua lortu dute, Tarragonan. Larunbatean sailkatze jardunaldiko denborarik onena egin zuten, final erdietarako zuzenean sailkatuz; igandean, finalerako txartela lortu, eta brontzezko domina lortu dute azkenean. Aupa Hernani! 

Jarraitu IrakurtzenHirugarren postua, Espainiako Llaut Txapelketan