Batel ligako bi jardunaldi egongo dira jokoan asteburuan

Arraunlariek Oreretan jokatuko dituzte estropadak larunbat arratsaldean; eta Trintxerpen, igande goizean.

Orereta, batel estropada
Oreretako batel estropadetako kartela

Badirudi, eguraldiari aurre eginez, Gipuzkoako Batel Ligako lehenengo estropadak jokatuko dituztela arraunlariek asteburu honetan. Bi jardunaldi dira jokatzekoak: lehenengoa, larunbatean, 16:15ean, Errenteria-Oreretan; eta bigarrena, igandean, 11:00etan, Trintxerpen. Larunbateko lehia Xuxa Urkiaren omenezkoa izango da, iaz hildako Hibaikako arraunlari gaztea.

Hernanik bederatzi batelekin lehiatzeko asmoa du, bi jardunaldietan.

Gipuzkoako Batel Liga igandean hasiko da

Hernanik antolatu du lehen jardunaldia eta klubeko hamar ontzi uretaratuko ditu.

Loiolako batel estropada, kartela
Loiolako batel estropadako kartela

Gipuzkoako Batel Liga datorren igandean hasiko da, 12:30ean, Loiolan. Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu du lehen jardunaldi hori, eta klubeko hamar batel uretaratuko ditu bertan. Guztira, hainbat klubetako 104 tripulazio arituko dira lehian, haur mailatik hasi eta helduak bitartean.

Estropada eremuari dagokionean, Loiolan bertan izango da, eta ez Loiolako Erribera inguruan, iazko moduan.

Horrela, denboraldiari hasiera emango dio Hernanik, ahalik eta lan txukunena egiteko asmoarekin! Zorte on guztiei!