Txapelketen garaia iritsi da

Orio batelak
Mutil kadeteen batela, ligako Orioko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Joan den asteburuan bukatu genuen Gipuzkoako Batel Liga, Getarian jokatutako estropadekin (behean sailkapenak). Gure taldeek ez dute podiumetan sartzea lortu, baina edonola ere, oso harro gaude egiten ari diren lanarekin! Txapelketen garaia iritsi da orain, eta asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa egongo da jokoan Pasaian.

Jarraitu IrakurtzenTxapelketen garaia iritsi da

Kontsolazio txandak irabazi dituzte neska seniorrek eta mutil jubenilek

Goian: Jon (entrenatzailea), Beñat, Xabat eta Jone (patroia). Behean, Iñigo, Andoni, Anartz eta Markel.

Euskadiko Batel Txapelketa jokoan egon da asteburuan, eta hernaniarrek finalik jokatu ez duten arren, bi kontsolazio txanda irabaztea lortu dute: mutil jubenilekin eta neska seniorrekin. Sailkatze estropadak izan ziren larunbatean, eta Hernanitik joandako hiru ontzik lortu zuten

Jarraitu IrakurtzenKontsolazio txandak irabazi dituzte neska seniorrek eta mutil jubenilek

Hernanitik Sestaora, Euskadiko Batel Txapelketan parte hartzera

Legutio: neska kadeteak
Neska kadeteak, iazko Euskadiko Batel Txapelketan, Legution.

Euskadiko Batel Txapelketa egongo da jokoan datorren asteburuan, Sestaon. Larunbatean sailkatze probak izango dira, 15:30ean; eta, igandean, berriz, finalen txanda izango da, 11:00etan.

Larunbatean, Hernanitik autobusa 12:30ean aterako da, eta guraso edo zaleren batek klubeko kideekin batera joateko interesa izango balu, nahikoa du hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idaztea. Iganderako plana, lortutako emaitzen arabera egingo dugu.

Jarraitu IrakurtzenHernanitik Sestaora, Euskadiko Batel Txapelketan parte hartzera