Batel liga hasiko da asteburuan

batelak 2018
Batel kadetea, iazko estropada batean.

Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan bertan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Hernaniko Arraun Elkartearen batelek. Bi jardunaldi izango ditu asteburuak; lehen jardunaldia Pasaian izango da, larunbat goizean. Trintxerpeko Arraun Elkarteari egokitu zaio antolaketa, eta 10:30ean hasiko dira estropadak. Igandean Tolosan izango dira batelak, 11:00etan. Oria ibaiaren eremuan, Zerkausiaren azpialdean hasi eta bukatuko da TAKek antolatuko jardunaldia. Bigarren egun horretan, haur eta kadete mailako ontziek bakarrik parte hartuko dute.