Irailaren 18an hasiko dugu harrobikoen denboraldia

Denboraldi hasiera 2019-2020

Denboraldi berriari ekingo diogu laster, 10 urtetik gorako neska-mutilekin. Gurekin jarraitzeko asmoa dute aurreko urteetan aritutako arraunlariek, baina berriak jasotzeko ere desiatzen ari gara. Beraz, ez pentsatu bi aldiz eta animatu zaitez gurekin arraunean egitera!

Irudian jarrai dugu moruan, irailaren 18an egingo dugu lehen entrenamendu saioa, 17:00etan, eta han emango dugu informazio guztia.

Gorrion hil da, klubeko patroi ohia

Arraunlariak, 1970eko hamarkadan

Hil berri da Joxe Urdanbide Etxeberria altzatarra, 80 urterekin. Gorrion ezizenarekin ezaguna zen, eta klubeko patroia izan zen urte askoan [Argazkian, behean makurtuta, erdian, arraunik gabe].

Emaitza bikainak lortzera iritsi zen traineru berdearekin 1970eko hamarkadan. Kontxako Banderan Hernaniko patroia izan zen 1973, 1974 eta 1975, eta 1978 urteetan, eta zazpigarren, laugarren, seigarren eta seigarren postuan sailkatu zen taldea ordukoetan, hurrenez hurren. Horrela bada, Kontxan Ohorezko Txandan aritzeaz gain, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa ere irabazi zuen Hernanirekin. San Pedro eta Jaizkibel ontzietako patroia ere izan zen.

Klubak esker hitzak baino ez ditu Gorrionentzat klubean egindako urteengatik, eta familiari besarkada estu bat bidaltzen diogu.

Zortzigarren postuan bukatu dugu ETE liga

Bukatu da aurtengo ETE liga, eta zortzigarren postuan sailkatu gara. Pasaian hasi genuen liga, ekainaren 15an, eta Errenterian bukatu dugu, abuztuaren 25ean. Ez da bide erraza izan, momentu hobeak eta okerragoak izan ditugu, eta lehenengo postuetatik gertu egoteko gai ere izan gara. Hobeto moldatu gara orokorrean ibaiko estropadetan, baina itsasoan ere arraunean badakigula erakutsi dugu. Azken estropadetan oso lan txukuna egin dugu gainera, bosgarren eta seigarren postuetan sailkatuz. [Estropadetako emaitzak]

Edonola, denboraldia oraindik ez da bukatu, eta gogotsu gaude ostegun arratsaldean Kontxako sailkatze estropadan parte hartzeko. Aupa Hernani! Aupa ‘Maialen’!

Pasaian hasiko dugu ETE liga

Traineru denboraldia hastear da eta bideo bat egin dugu gure zaleak giroan sartzeko. ETE ligako webgunean ikus dezakezue ligako estropaden egutegia, eta emaitzak ere hor jarriko dituzte. Gure webgunean ere baduzue denboraldiko estropaden egutegia, eta emaitzekin osatzen joango gara.
Lehenengo estropadak Pasaian izango ditugu, asteburu honetan bertan. Estropadaren batean elkar ikustea espero dugu. Aupa Hernani! Aupa ‘Maialen’!

Taldea prest dugu

Taldekideak
Traineruko taldea
(Argazkia: Aitor Urkia)

Aurkeztu dugu aurtengo ‘Maialen’ trainerua osatuko duen taldea. Lehen aldiz, Basqueland Brewing Project garagardotegian egin dugu aurkezpen ekitaldia, familia giroan, eta tarte polita igaro dugu elkartutako guztien artean. [ekitaldiko argazki bilduma]

Jon Odriozola arduratu da ekitaldia gidatzeaz. Ainhitze Kalonje eta Maria Salvador arraunlariek hartu dute hitza, baita Xabier Zabala entrenatzaileak ere.

Jarraitu IrakurtzenTaldea prest dugu

Traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean

'Maialen' trainerua, Kontxan
‘Maialen’ trainerua, Kontxako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Haritz Rodriguez)

Aurtengo udan ere uretan izango dugu Maialen trainerua, bosgarren urtez jarraian, lehen eguneko ilusio berarekin. Denboraldia hastear dagoenez, traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean, ekainaren 8an, 19:00etan.

Basqueland Brewing Project garagardo markaren egoitzan izango da ekitaldia (Hernaniko Akarregi industrialdea, 4B).

Jarraitu IrakurtzenTraineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean