Bilatu

Hernaniko Arraun Elkartea

Egilea

Hernaniarrauna

Pasaian hasiko dugu ETE liga

Traineru denboraldia hastear da eta bideo bat egin dugu gure zaleak giroan sartzeko. ETE ligako webgunean ikus dezakezue ligako estropaden egutegia, eta emaitzak ere hor jarriko dituzte. Gure webgunean ere baduzue denboraldiko estropaden egutegia, eta emaitzekin osatzen joango gara.

Lehenengo estropadak Pasaian izango ditugu, asteburu honetan bertan. Estropadaren batean elkar ikustea espero dugu. Aupa Hernani! Aupa ‘Maialen’!

Taldea prest dugu

Traineruko taldea
(Argazkia: Aitor Urkia)

Aurkeztu dugu aurtengo ‘Maialen’ trainerua osatuko duen taldea. Lehen aldiz, Basqueland Brewing Project garagardotegian egin dugu aurkezpen ekitaldia, familia giroan, eta tarte polita igaro dugu elkartutako guztien artean. [ekitaldiko argazki bilduma]

Jon Odriozola arduratu da ekitaldia gidatzeaz. Ainhitze Kalonje eta Maria Salvador arraunlariek hartu dute hitza, baita Xabier Zabala entrenatzaileak ere. jarraitu irakurtzen

Traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean

'Maialen' trainerua, Kontxan
‘Maialen’ trainerua, Kontxako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Haritz Rodriguez)

Aurtengo udan ere uretan izango dugu Maialen trainerua, bosgarren urtez jarraian, lehen eguneko ilusio berarekin. Denboraldia hastear dagoenez, traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean, ekainaren 8an, 19:00etan.

Basqueland Brewing Project garagardo markaren egoitzan izango da ekitaldia (Hernaniko Akarregi industrialdea, 4B). jarraitu irakurtzen

Blog at WordPress.com.

Up ↑