'Maialen' trainerua, Kontxan
‘Maialen’ trainerua, Kontxako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Haritz Rodriguez)

Aurtengo udan ere uretan izango dugu Maialen trainerua, bosgarren urtez jarraian, lehen eguneko ilusio berarekin. Denboraldia hastear dagoenez, traineruaren aurkezpena egingo dugu larunbatean, ekainaren 8an, 19:00etan.

Basqueland Brewing Project garagardo markaren egoitzan izango da ekitaldia (Hernaniko Akarregi industrialdea, 4B). Han egongo gara klubeko eta traineruko arduradunak eta arraunlariak, baita gure babesleak ere. Aurten, gainera, babesle nagusi berria estreinatuko dugu: Mitxelena mekanizatuak.

Garagardo artisauak

Ateak 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik larunbatean, eta garagardo artisauak dastatzeko aukera egongo da. Traineruaren gastuei aurre egiteko erabiliko dugu bildutako dirua.

Zu ere han izatea gustatuko litzaiguke. Anima Zaitez! Aupa Hernani!