Elorrabiko zubiaren inaugurazio alternatiboa egin genuen klubeko lagunek, martxoa bukaeran.

Elorrabiko zubiaren inaugurazioa izango da larunbatean, 11:00etan, udalaren partaidetzarekin, Osiñagako jaien barnean. Hernaniko Arraun Elkarteak ere parte hartuko du ospakizunean, oso elementu garrantzitsua baita zubia klubarentzat.

EGITARAUA

Mono­litoan lore eskaintza egingo dute. Ondoren, txalaparta saioa eskai­niko dute Zuaznabartarrek, Iñigo Legor­bu­ru­ren ber­­tsoekin tarte­katuta. Maialen trainerua uretaratuko dugu, 12:00­etan; Ordu horretan bertan zinta mozketa egingo dute, eta Osiñagako jaiei hasiera ofiziala emango diete: txupinazoa, aurreskua, bertsolariak… kalejira ere egingo dute.