Mutil infantilak Pasaian, txapelketako Federazio Saria irabazita lortu zuten koparekin.

Duela bi aste jokatu genituen Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldiak, eta gure ontziak podiumetik kanpo geratu diren arren, pozik gaude gaztetxoek emandako aurrerapauso eta emaitzekin.

Joan den asteburuan, berriz, Gipuzkoako Batel Txapelketan parte hartu dugu, Pasaian, eta gure batelek oso lan txukuna egin dutelakoan gaude. Larunbatean sailkatze estropadak izan ziren, eta, igandean, finalak eta kontsolazioa txandak (Federazio Sariak). Igandeko jardunaldia euripean joan zen, baina mailari eutsi zioten gure ontziek, eta mutil infantilak etxeratu ziren sariarekin, Federazio Saria irabazita [Emaitza guztiak].

Datorren asteburuan Euskadiko Batel Txapelketan izango gara, Legution. Neska absolutuen batelak ere parte hartuko du txapelketan, ligan egindako bi estropadetan emaitza politak lortu ostean.