Orio 2017
‘Maialen’ trainerua, 2018ko Oriaren jaitsieran.

Oraindik traineruen udako denboraldia hasteko asko falta den arren, Hernaniko Maialen traineruak jada baditu bi erronka hilabete honetarako: Oriaren Traineru Jaitsiera eta San Pedroko Traineru Test Estropada.

Oriaren jaitsiera larunbat honetan bertan izango da, martxoaren 9an, 16:30ean. Urtero bezalaxe, leku askotako ontziek parte hartuko dute jaitsieran, oso lehia ezaguna baita. Traineru berdea han izango da, 42 zenbakiarekin (hau izango da irteera hurrenkera). 4.000 metroko estropada egin beharko dute hernaniarrek (eremua).

San Pedroko testa martxoaren 30ean izango da, hura ere 16:30ean, ziaboga batekin.

Hirugarren urtez jarraian, Xabier Zabala da traineruko taldearen entrenatzailea. Gogotsu ari dira entrenatzen taldekideak, erronka berriekin, eta euren onena emateko prest daude, pauso txikiak emanaz. Laster izango ditugu traineruaren inguruko berri gehiago.