Hamaika urte edo gehiago baldin badituzu, eta arraunean hasi nahi baduzu, ez galdu aukera, eta etor zaitez Hernanira! Laster ekingo diogu denboraldi berriari, eta, horretarako, lehen hitzordua egingo dugu irailaren 19an, 16:00etan, klubaren egoitzan bertan, Ibarluze poligonoan. Entrenatzaileak aurkeztuko ditugu, eta denboraldiaren nondik norakoen berri emango dugu. Anima zaitez!