Loiolatarra 2018
Bateleko lagunak, lortutako sariekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Loiolako San Inazio jaietan, Loiolatarra elkarteak antolatutako batel estropadak jokoan egon ziren, igande arratsaldean. Hernaniko neska jubenilek eskuratu zuten emakumeen XVII. bandera, eta Oriora joan zen gizonena. Orioko bi ontziren aurka aritu zen Hernaniko Baldo batela, eta 8 minutu eta 59 segundoko denborarekin irabazi zuen; atzetik geratu ziren Orio A (9:09) eta Orio B (10:00).

Horrela bada, traineru denboraldian murgilduta dauden neskek poz ederra hartu zuten Loiolan, bandera, kopa eta domina eta guzti. Hauek osatu zuten ontzia: Naia Urbieta, Aintzane Olaizola, Maitane Iraola eta June Torre; Ibai Apezetxea aritu zen patroi lanetan. Bigarren urtez jarraian irabazi du Hernanik Loiolatarraren bandera.

Loiolatarra bandera 2018
Batela, estropada bukatu eta bandera jaso berritan. (Argazkia: Estitxu Zabala)