Trainerua Donostin

Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokoan egongo da asteazkenean, 18:00etan, Mutrikun. Han izango da Hernaniko Maialen trainerua, bere onena emateko prest.

Beteranoek emango diote hasiera txapelketari, txanda bakarrean: Fortuna, Zumaia eta Zarautz. Ondoren, emakumeen txanda izango da. Lehenengo txanda aterako da Hernani,  Tolosaldea eta Lapurdirekin batera; bigarren txanda, berriz, Hondarribia, Donostiarra eta Hibaika; eta, azken txandan, San Juan, Orio eta Arraun Lagunak. Gizonek itxiko dute txapelketa, hiru txandekin.