Hernani Kirol Saria 2017
(Argazkia: Manuel Suero)

2017ko Hernani Kirol Sariak banatu zituzten larunbat arratsaldean, Axeri bila lasterketaren ondoren. Maialen traineruko kideak saritzea erabaki zuten herritarrek, emakumeen mailan, beste bi sarituak Ibai Alba eta Juan Rodriguez izan ziren. Zorionak guztiei.

Hauek izan ziren Maialen traineruak 2017 denboraldian egindako lorpenak:

– Parte hartu zuen Euskotren Ligarako sailkatze estropadetan, baina ez zuen sailkatzea lortu, bosgarren postuan geratu baitzen (lau sailkatzen dira).
– Gipuzkoako Traineru Ligan ere bosgarren postuan bukatu zuen. Liga horretan lortu zuen bere ibilbideko lehen bandera Hernaniko emakumeen traineruak, Madalenetako ikurriña, Pasaiako uretan.

Gipuzkoako Traineru Txapelketan laugarrena izan zen, San Juan, Hibaika eta Orioren atzetik.

Euskadiko Traineru Txapelketan bosgarrena izan zen, San Juan, Hibaika, Orio eta Arraun Lagunaken atzetik.

– Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu ziren hernaniarrak; lehenengo igandean zortzigarrenak izan ziren (sailkapena), bigarren igandean bosgarren (sailkapena); eta sailkapen orokorrean seigarren.