Hernaniko Arraun Elkarteak abian jarri du 2018ko bazkide kanpaina. Dagoeneko bazkide direnei bidali diegu euren etxeetara aurtengo txartela eta informazio guztia. Bazkide egin nahi dutenek nahikoa dute gure formularioa betetzea, elkartearen webgunean bertan, edo Joxemari eta Txema tabernetan utzi ditugun paperezko bertsioetan. Behin eskaria eginda, klubak bazkide txartela bidaliko die bazkide berriei.

Aurten zapi berde bat oparituko diegu bazkide guztiei, estropadetara joateko erabili dezaten. Ekainean klubak egingo duen traineruaren aurkezpenean aukera izango dute bazkideek zapia jasotzeko, euren bazkide txartela erakutsita (aurrerago zehaztuko ditugu data eta leku zehatza). Bestela, behin aurkezpena igarota, aipatutako tabernetan utziko ditugu zapiak, bazkide txartela erakutsita jaso ahal izateko.

20 euro ordaindu beharko ditu bazkide bakoitzak urteko kuota gisa (10 euro, adin txikikoen kasuan).