San Telmo, trainerilla
Jone Pastor (patroia), Ane Sanchez, Ainhitze Kalonje, Xabier Zabala (entrenatzailea), Estitxu Zabala, Maitane Iraola, Eider Aierbe eta Ohiana Goenaga. (Argazkia: HAE)

Hirugarren postuan geratu zen gure neska seniorren trainerilla, Zumaiako VI. San Telmo Sarian, igande arratsaldean. Zumaiako trainerillarekin partekatu zuen txanda Hernaniko Oindi ontziak, lehiari hasiera emanez. Bigarren txandan aritu ziren San Juan eta Orio. Gizonetan, Zarautzek eraman zuen bandera. Iaz ere parte hartu zuen Hernanik xarma bereziko estropada horretan.

VI. San Telmo Saria

1. San Juan 11:35
2. Orio 11:44
3. Hernani 12:17
4. Zumaia 12:38