Gipuzkoako Batel Txapelketa
Federazio sariko bi batel irabazleetako kideak, Markel eta Andoni entrenatzaileekin batera. (Argazkia: HAE)

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokoan egon da asteburuan, eta bi Federazio sari lortu ditu Hernaniko Arraun Elkarteak: haur mailako neskekin eta promesa mailako neskekin. Larunbatean kanporaketak jokatu genituen, bost ontzirekin, eta maila bakoitzeko lau talde onenek lortu zuten igandeko finalerako sailkatzea; gurean, haur mailako mutilak izan ziren finalean sartu zirenak, eta gainontzekoak Federazioko sariak jokatu zituzten (neska absolutuek izan ezik, ez baitzegoen Federazio saririk).