Orio batelak
Mutil kadeteen batela, ligako Orioko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Joan den asteburuan bukatu genuen Gipuzkoako Batel Liga, Getarian jokatutako estropadekin (behean sailkapenak). Gure taldeek ez dute podiumetan sartzea lortu, baina edonola ere, oso harro gaude egiten ari diren lanarekin! Txapelketen garaia iritsi da orain, eta asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa egongo da jokoan Pasaian. Txapelketako sailkatze estropadetan parte hartuko dugu larunbatean, 16:30ean, bost ontzirekin: haur mailako neskak, neska kadeteak, haur mailako mutilak, mutil kadeteak, eta neska seniorrak. Maila bakoitzeko lau batel onenek finalak jokatuko dituzte igandean, eta hurrengo lau ontziak ariko dira kontsolazio txandetan.

Trainerillak Zumaian

Zumaian trainerilletako estropadak egongo dira jokoan igandean, San Telmo jaiak direla eta: 35. San Telmo Saria gizonetan, eta 6. San Telmo Saria emakumeetan. Estropadak 17:00etan hasiko dira, eta iaz bezala, gure neska seniorren trainerillak parte hartuko du.

Hauek izango dira partaideak:

EMAKUMEAK

1. Hernani eta Zumaia.
2. Orio eta San Juan.

GIZONAK

1. Zumaia A eta Zumaia B .
2. Getaria eta Zarautz.
3. San Juan eta San Pedro.
4. Hondarribia eta Orio.