Aurten ere Hernaniko Arraun Elkarteak Gabonetako zozketa egingo du. Irabazleak jasoko du Lur Lan baserritarren elkarteak prestatutako saskia (600 euroko baliokoa) eta Nekatur-en, Nekazalturismo eta landa etxeen elkartea, erabiltzeko 250 euroko txekea. ‘El niño’-ren zozketako zenbaki saritua izango da erabiliko dena.

Klubeko kideen bidez eros daitezke zozketarako txartelak, baita taberna hauetan ere: Joxemari, Kitto, Gunea eta Atxiki.